argia.eus
INPRIMATU
Juan Mari Lekuonari omenaldia
  • Batzuen artean ::Juan Mari Lekuonari omenaldia

    Euskaltzaindia

    orrialdeak ::443

    prezioa ::18€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2010ko martxoaren 10
Euskaltzaindiaren Iker saileko azken liburua Juan Mari Lekuona zenari eskaini diote. 2005ean zendu zen euskal idazle eta apaiz oiartzuarra, arrasto sakona utzi duten hainbat literatur lan ondare utzita. Andres Urrutia euskaltzainburuak egin du liburuaren hitzaurrea, oso modu pertsonalean egin ere: Urrutiak gogora ekarri du akademiaren osoko bilkuran Lekuonak hitza hartzeko egin zion keinua; baita bukatutakoan nola zoriondu zuen ere. Liburuan aurrera eginda, berriz, Iñaki Aldekoa, Xabier Altzibar, Ur Apalategi, Gorka Aulestia, Jon Casenave, Juan Kruz Igerabide eta beste hainbaten idatziak.