Iruñeko Udalak liburu batean argitaratu ditu 2006tik 2009ra bitartean antolatutako literatur lehiaketetan saritutako lanak. Egile berriendako literatur lehiaketa, haurrentzat egindako antzerki testuena eta Iruñeko gazteei zuzendutakoa. Gainera, “Artista gazteak” lehiaketetan irabazle suertatu ziren lanen irudiekin jantzi dituzte testuak, edizio dotorea osatzeko. Narrazio laburrak, poemak, bertsoak eta antzerki testuak daude liburuan. Nafarroako luma berrien harrobia osatzen dute, besteak beste, ondorengoek: Iñaki Berzal, Eneko Aizpurua, Gorka Urbizu, Ander Perez, Ziargi Etxarte, Ander Fuentes, Julio Soto, Irantzu Bergara, Amaia Lopez, Ane Gonzalez, Saioa Alkaiza, Ainara Esteves, Leire Erbiti...