Haritik tira eta brodatzeari eutsi

Urrian ezker abertzalearen itzal handiko zenbait lagunen kontra izandako sarekada haren ostean mugimenduak azkartu egin dira. Azalekoak eta, seguruenik, barrukoak ere, burujabetzaren esparruan diharduten eragile asko eta askotarikoak astindu baitzituen gertaera hark. Geroago izan diren bidarrien artean daude Altsasuko adierazpena, Zutik Euskal Herria ebazpena edota norbanako independentisten sarea. Litekeena da gogoeta honek argia ikusi aurretik berririk ere izatea.

Mugimenduok urtetako mataza askatzen hasia den seinale hartzeko motiboa badago oraingoan, behar zen haritik tiraka hasi delako. Hainbestetan aipatu den bide-orria abian da, zorioneko estrategia eraginkorra helbide; ziklo berria behingoz. Puntu eta bereiz, ez puntu eta jarrai, oraina bada eta geroa izango bada neurri inportante batean iraganekoa izan delako bada ere.

Ziklo berriak, eraginkorra izango bada, bide eta bidaide berriak eskatzen ditu. Indarrak metatzearen beharra ez dator eragile batzuek aspaldi jasaten duten apartheid egoeratik, egoera politikoa behingoz blokeotik askatzeko eragile askoren behar gaurkotutik baizik. Izan ere, hurbileko geroan Euskal Herriko politika piramide baten inguruan gauzatuko bide da, unionistak, jelkideak eta ezkerreko subiranistak erpin banan direla. Piramide lar xinplea izan daiteke hori, ados, baina goiko politikari begira ezinbestekoa da denbora baterako, marko demokratikoa gauzatu arteko denbora, behintzat. Eta goiko politikan eragina izatea beharrezkoa da, nahikoa ez bada ere, lekuan leku eta egunean egun egin beharreko eraldaketak egiten laguntzeko. Bidaide berriak, beraz; Euskal Herria subjektu hartzen dutenekin helbideak konpromisoez adostuta, ezkerreko subiranisten erpina indartze aldera. Helbide berriak, beraz; bide demokratikoak, bai, presio dinamikari ekiteko, herri aktibazioa elikatzeko, Europako sentsibilitate batzuk astintzeko...

Beharrezkoak diren borroka moldeak badoaz euren lekua hartzen bide-orrian: masarena, ideologikoa, instituzionala. Ideologikoa da funtsezkoa, logika batean berak elikatzen baititu besteak; are gehiago hauteskundeen eremuan, nola edo hala, sartu beharra denean. Ideiak, eta ez bakarrik nagusiak, garbi, Herri hau burujabetzara ezkerreko erreitik eramateko, politika azpiko sektore guztietan; krisi egoeratik sozialismo identitario berrituaren bidetik ateratzeko. Hortaz, ezker abertzalearen barneko eztabaidak oso elementu baliotsuak ekarri dizkio ibilbide berriari; trantsizioak onartu beharra, kasuko. Prozesu demokratikoa mailaz mailakoa irudikatu da, negoziazioaren ingurukoa bera ere, orain gutxira arte ordulariaren kontra egin nahi zena tarteko helmugak dituen ibilbide bezala aurkeztuta. Pragmatismoa ote? Beharbada bai, baina eraginkorra, eraldatzailea eta biderkatzailea egitea da erronka.

Zalantzak? Altxa beza eskua ez duenak. Nik neureak gure erpinean. Ezker abertzalearen eztabaidatik nagusi atera den mandatua horko sektore guztiek beteko ote duten; Irlanda gogoan honetan ere. Norbanakoez osatutako eta alderdiez eratutako esferen arteko hartu-emanen ingurukoa. Alderdien aliantzako jardunbidean sakontze ideologikoak izango duen pisua. Ezker abertzaleak legezko gorputz politiko propioa. Hauteskundeen erronka. Galdera gehiago erantzunak baino. Baina lehen nituen funtsezko galderek badute orain erantzun egokia, niretzat behintzat. Hasi zaio matazari haritik tiraka; brodatzen hasteko garaia da, zalantzak zalantza.

ASTEKARIA
2010ko martxoaren 14a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude