Gauza jakina da
diamantearekin kristala edo altzairua moztu daitezkeela. Berriki egindako ikerketa batzuen arabera, konpresio-indar handien aurrean gogortu ere egiten dela jakin izan da. Bi laser erabiliz, diamanteak presio atmosferikoa baino milioi bat handiagoa den presioa jasan dezakeela frogatu da. Aurkikuntzak, diamanteen erabilera teknologikoan eragina izateaz gain, gure planetaren eta planeta erraldoi gaseosoen barne-izaera hobeto ulertzeko balio dezake.
Stewart McWilliams-ek eta Jon Eggert-ek zuzendutako ikerketa batean, milioi bat eta hamar milioi atmosfera arteko presiopean diamanteak urtzeko nanosegundo bat behar duela ikusteaz gain, urtu aurreko azken uneetan diamanteak izugarrizko indarra duela ere detektatu zuten. Beste ikerketa batean diamantea sei milioi atmosferatan eta 7.700ºC-tan urtzen dela ere frogatu zen. Datu horiek arrasto garrantzitsuak eman ditzakete Urano eta Neptuno planetetan, karbono likidoaren gainean, diamante-izebergak flotatzen ari direla uste dutenentzat.