argia.eus
INPRIMATU
Azken hitza: Gizon-orkestra
Miel Anjel Elustondo 2013ko maiatzaren 07a
«Orokorki Berzaitz artiste handia da, gizon-orkestra: denetarik egiten dü, eta ontsa egiten. Gisa horrez Etxahun Irurikoaren ondokoa dügü ene ustez: itxüraz eta maneraz ez, segürki, denborak ere zinez kanbiatü beitira, bena bai Xiberoan eta beste probintzietan betatzen düan leküaz, eta lehenik gizon-orkestra izateaz».

“Jean Louis Davantek idatzia da hori, badakit… Duela urte zenbait idatzi zuen. Ez dakit orain berriz hori idatziko zuen! Espero dut baietz, eta eskertzen dut so zorrotza duelakoz. Etxahun Iruri anitz maite dugu zuberotarrek. Haren lana estonagarria da. Laboraria zen, eta uste dut maitasunak gidatu duela Etxahunen obra miresgarria. Orain agian gauzak gehiago ikertzen ditugu, eskolan gehiago izan garelakoz, nahiz ez den eskolan ikasten bizia... Pertsonalki, Etxahun ez bezala, urbanizatua naiz, Parisen bizitu naiz, eta orain Paue eta Muskildi artean”.