argia.eus
INPRIMATU
Off the Record: Zirrikitua
Uxue Alberdi Estibaritz 2010ko martxoaren 07a
Grabagailuan hitzak soilik sartzen zirela uste genuen, baina zirrikituren batetik sartu zaizkigu aingeru bat, ortzadarra, kardaberak eta bihurrondokoa, demonioa eta Olentzero elkarri eskutik helduta, Kandelario bezperako eguzkia, Oteiza, soineko paristar bat, bizitza eta heriotza. Nola entzun duzu maitasuna, mikrofono sorgina?