I Egikaritza zailekoa da lanpostuen esleipena hizkuntza bada lehenesten den aurrebaldintza zuzena. Bi alderdik azaldu dutenez horrekiko gaitzespena, sorta honetan bete nahi nuke gogoz eskatzen dutena, ea langile finagoa den gutxiago dakiena… |
II jaitsi... EGA pedigri-marka daukanak badu nahikoa zimendu, euskaraz ondo sortuko ditu berba eta pentsamendu; baina legea ez betetzeko nola sortuta gauden gu, Euskaltzaindiko azken araua inor gutxik jakiten du eta azkena kentzen hasita, zertan ez gehiago kendu? |
III jeitsi... Ez dago inor euskaraz anka iñoiz sartu ez duenik; gainera, ez al da lizentzirik izateko eskumenik? “Entenditu”ren gizako hitsak erabiltzen dira lendik… Ni ez dut uste Txirritak iñoiz eser ulertu zuenik eta iñork ez du esango ark perfil honik ez zuenik! |
IV bajatu... Ez dira orren diferenteak español eta euskara, idiomak patroi igualetik sortu ez ote dira ba? Examenetan peditzen dena benetan, a ze pasada! Ez da hainbeste sabitu behar perfila lortzeko jada, entenditzeko boluntatea eukitzea nahikoa da. |
V baja... Aun estudiando pegar y humo, aun teniendo un profesor, se me llena la boca de dientes y termino blai en sudor… Estaba claro que los expertos tenían ya que dar amor; era una tocada de cuerno tanto verbo knor-nori-nor, bastaba bajar un poco el nivel para entendernos mejor. |
VI irakaspena Maila jaitsi nahi izateari negargarria deritzat, Coca Colaren formularekin zer antz du euskal aditzak? Langile batek gure hizkuntza ezin badu hartu aintzat, edo ez du nahi, edo ez da gai, horra dauden bi baldintzak nik neuk nahiko ez nituzkeenak funtzionario batentzat. |