argia.eus
INPRIMATU
Linazasoro lau hizkuntzatan
  • Batzuen artean ::Senez 38

    EIZIE

    orrialdeak ::95

    prezioa ::11.95€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2010ko otsailaren 28a
Ale monografikoa da EIZIEk argitaratzen duen Senez aldizkariaren azken zenbakia. Karlos Linazasororen Diotenez (Erein, 2007) liburuko hamaika ipuin hartu eta hiru hizkuntzatara itzuli dituzte. Itzulpenak, Idazlea itzultzaileen lantegian jardunaldian egin zituzten. Iñaki Frierak, Gerardo Markuletak eta Karlos Linazasorok berak egin zituzten ipuinen gaztelaniazko itzulpenak; Nahia Zubeldia arduratu zen istorioak frantsesera ekartzeaz; eta Sarah Turtle-ek egin du ingelesezko itzulpena. Eta, noski, euskaraz ere badaude ipuinok. Gainera, Manu Lopez Gasenik Hamaika kontu, hiru itzulbide artikulua idatzi du, Itziar Otegik Bidaia bat itzultopiara; eta Linazasororen hitzak ere bildu dituzte zenbakia ixteko.