argia.eus
INPRIMATU
Sendotu, ez ‘artatu’
Miel Anjel Elustondo 2021eko ekainaren 30a
"Arrats honetan ere emazte batek telefonatu dit, ea jiten ahal zen ene ikustera, begitarte guzia sutan zuela, dermatologoek ikusi dutela eta ez zutela deusik egiten ahal. Eta nik sendotuko dut. Ez “artatuko”, sendotuko!... Emanen diot pomada, nihaurek egina. [Eta pote txiki bat ekarri digu] Honek larruko min guziak sendotzen ditu, azalekoak. Bai psoriasis, bai ekzema, barizetan badirelarik zuloak, botoinak [garatxoak]. Belarrekin egiten dut pomada hori. Amak erakutsi zidan parte bat, baina nihaurek barnatu dut gero. Santa Grazin, aitzinetik, guziak sendagile ziren, etxe bakotxean. Ez zenituen orai bezala medikuaren ikustera joaiten, ezdeusentako. Barka “ezdeusentako”! Kar, kar, kar…"