argia.eus
INPRIMATU
Parisen zatiak saldu dituzte
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2010ko otsailaren 23a
Paris mon amour izenburupean, iragan abenduan Frantziako hiriburuko 350 “zati” saldu zituzten enkantean. Pieza nagusia Eiffel dorreko (argazkian) eskaileraren zati bat izan da, 7,8 metrokoa, 1983an kendu zutena, eta 85.000 euroren truke bereganatu duena erosleak. XIX. mendeko metroko bi bankuren truke 20.320 euro ordaindu dituzte eta Napoleon III.aren garaiko komun baten truke, 3.348.

Objektu izar horiez gain, 90eko hamarkadako taximetro bat, telefono kabina zahar bat, kiosko bat, zaborrontziak, farolak eta abar ere saldu dituzte Cristophe Lucienek antolatutako enkantean.