argia.eus
INPRIMATU
Nortasun agiria
Miel Anjel Elustondo 2013ko maiatzaren 06a
Junes Casenave Harigile (Santa Garazi, Zuberoa, 1924). Lana, fedea eta euskara dira, Txomin Peillen erranaren arabera, gure Junes biziaren hiru gakoak. Lehenik, apez da, betharramdarra. Hogei urte baino haboro eginak ditu oraingo herrian, Altzain, nahiz eta hamar parropia ere badituen bere ardurapean. Bigarren, apez lana ez ezik, irakasle eta pedagogo izana da Limoges-en (Frantzia) eta Donapaleun. Hirugarrenik, euskara xiberotarra: hamaika pastoral ditu taularatuak, eta beste hainbat gorderik, zain. Euskara-Frantsesa eta Frantsesa-Euskara hiztegia eginak ditu, testamentu berria euskaraz emana, latin-euskara hiztegia ere egina, olerkiak… Gaitz erdi, ezagutua da bere lana, hainbat sari eta ohore jasoa da…