Bagoirik ez zeraman trena

Bagoirik ez zeraman trena
Bagoirik ez zeraman trenaAntton Olariaga
Bazen behin herri bat modernoetan modernoena zena. Modernotasunaren izenean, era guztietako abiadurak maite zituen herri hark. Telebista eta ordenagailuentzat, zuntz optikoaren paradisuan bizi nahi zuen. Hara eta hona higitzeko, autobide, aireportu eta trenbiderik lasterrenak proiektatzen zituen.

Hitz egiteko ere, presa zeukan. Ideiak, kontzeptuak eta era guztietako pentsamenduak azaltzeko, akronimoekin moldatzen zen. Bertako gizartearen hitz-gakoak ziren: HTTP, ADSL, ViaT, TAO-2.0, GPS, ISO... Erreberentzia handi batekin hartzen ziren horiek guztiak bai ministroen bileretan, bai eskoletan, baita auzokideen eskailera-batzarretan ere: labur eta zehatz hitz egitea ekartzen baitzuten horiek.

Akronimoen zerrenda amaigabearen baitan, bazen bat guztiz famatua: AHT izenekoa. Baina, gainerako akronimoekin ez bezala, horrekin eztabaida handia zegoen gizartean. Adostasunik ez zegoen haren inguruan. Nahiz eta ezaguna izan, oso, haren esangura: Abiadura Handiko Trena.

Bagoirik ez

AHT izenarekin bataiatu eta denen ahotan zebilen tren guztiz laster hura diseinatu zenean, lokomotorea baino ez zuten proiektatu. Hiru koloretako azala asmatu zioten diseinatzaileek. Eta, agintariek hala eskatuta, hamazazpi leiho jarri zizkioten: hiru biribil, sei karratu eta zortzi hexagonal.

Tren guztiz laster hura diseinatu zutenean, tunela hor eta tunela hemen, zubia hor eta zubia hemen, trintxeraz eta lubakiz bete zuten lurralde osoa.

Halere, ez zioten bagoi bakar ere diseinatu obra erraldoi hura baliatu behar zuen tren bizkorrari. Lokomotorea bai, baina bagoirik ez. Ordekan, hirurehun kilometroko abiadura har zezakeen makina horrek; malda beheran, hirurehun eta hemeretzi. Baina, bagoirik ezin zuen eraman.

Herritarrek galdetzen zuten ea noren buruan sar zitekeen halako obra bat egitea eta bagoirik ez edukitzea trenak ez herrikideentzako, ez ganaduarentzako ezta gari-zakuak garraiatzeko ere.

Elkarrizketa ministroarekin
Herri galdeketak egin zituzten herritarrek orduan, informazioa biltzeko. Kartelak eta afixak itsatsi zituzten hormetan, jendeak bertan idatz zezan bagoirik ezari buruzko azalpena, esplikazioa. Erakusketa erraldoi eta ibiltaria antolatu zuten. Baina, alferrik: ez zegoen ezer argitzerik.

Halako batean, garraio-ministroarekin elkarrizketatzeko deliberoa hartu zuten herritarrek. Ez zen erraza izan audientzia antolatzea, badakizue: ministroen agenda beteak... Zortzi ilberritan, zortzi aldiz atzeratu zen enkontrua.

Azkenean, heldu zen, ba, heldu, bilera-eguna. Traje beltzarekin jantzi ziren gizonak, ministroaren aurrean dotore egoteko, errespetua adierazteko. Limoi-kolorezko gonarekin beztitu ziren emakumezkoak, agintari guztiz txit eta gorenaren aurrean apain agertzeko, begirunea azaltzeko.

Bulegora sartu zirenean, mahai handi baten ingurura deitu zituen ministroak, kaoba beltzezko mahai biribil ezinago ederraren birundara. Mapa handi bat ireki zuen haren gainean, eta erakustera eman zien herritarrei trenaren ibilbidea: tunelak, zubiak, lubakiak... dena ageri zen mapa hartan.

Begietara so egin, eta herritarrei galdetu zien ministroak:
– Bagoiak... geltokirik batere ez baitu trenak, zertarako behar dituzue horiek?

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Zazana, zerutik dena dakusan begi itsua

Hainbestekoa da Gazan droneek eguneroko bizitzan eta iruditegi kolektiboan daukaten eragina ezen hitz propio bat asmatu dutela droneentzat: Zazana. Hitz onomatopeikoa da, gazako dialektoan.

The Drone Eats With Me: A Gaza Diary  liburuan (Droneak nirekin jaten du: Gazako... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude