argia.eus
INPRIMATU
Gandiagaren azken egunez, Azurmendik
  • Joxe Azurmendi::Azken egunak Gandiagarekin.

    Elkar

    orrialdeak ::489

    prezioa ::29.50

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2010ko otsailaren 28a
Bitoriano Gandiaga poeta lagun mina zuen Joxe Azurmendik. Hiltzeko zorian zegoenean, bisitan joan zitzaion Zegamako filosofoa. Bisita hura gomutan, argitaratu zuen 2009ko amaieran Azken egunak Gandiagarekin liburua. Gandiagaren obraren analisi modura hasi zen esku artean dugun liburua, baina askoz eremu metafisikoagoetan sartu da: XXI. mendean sinestea zer ote den; zertan sinesten dugun eta zertan ez; zeri deritzogun Jainkoa... Pentsamendu horiek, Azurmendiren liburu guztietan bezala, erreferentzia ugariz jantzita datoz. Pertsonaletik abstraktura eta abstraktutik pertsonalera dabil liburua, bizitzaren aurrean hartu beharreko jarreraren bila.