argia.eus
INPRIMATU
"Erri bat osatzearen kontzientzia ta idealismoa" euskaldunok Israeldarrengandik ikasi genezakena
1967ko maiatzaren 28a
Joxe Austin Orbegozori elkarrizketa
Euskaldun Bat Israel'en
"Erri bat osatzearen kontzientzia ta idealismoa" euskaldunok Israeldarrengandik ikasi genezakena
A. Joxe Austin Orbegozo, pasiotarra, naiko ezaguna da euskal-zaleen artean. Goiz asi zitzaigun euskal-lanetan. «LAIAKETAN» aldizkariaren berri ondo daki, bera izan bai zan sortzalile ta leen-pausoetan gidari.
Ondoren, Escriva'ren «CAMINO» (Bidea) itzuli zigun euskera garbi ta xamurrez. Urtebete ba da, Urretxu'n gazte talde bati euskera irakasten asi zala eta aurten 152 neska-mutillentzat euskal-ikastaroa eratu du.
Berteko Teolojietxean Idezteun irakasle dalarik, Bibliaren itzulpena dakar esku artean; ebreo-eratik zuzenean Itun Zaarra euskeratzeko asmatan dabil. Urretxu'n ospatutako Liturji -batzarrean bere gain gelditu zan Itun Zaarraren itzulpena zuzentzea.
Igaz eta aurten, udako oporraldietan Israel en izana degu ebreo modernua ikasten. Ori dala-ta, galdera batzuek egin nai genizkioke ZERUKO ARGIA'ren irakurleentzat.
–MIRARI IZENEZ DEITU LITEKELA IRUDITZEN AL ZAIZU JUDUTAR'RAK ISRAEL'EN EGIN DUTENA?
Ago betez deitu ere. Orain ogei urte utsa zan lurraldea–arkaitz mokor eta eremu puska legorrez zipriztindua, gaur «paradisuaren" pare ageri zaigu. Israel'go ekonomiari bagagozkio, ikusi diteken miraririk mirariena dala esango nuke.
Baño nekazaritzari ez ezen, industriari ere zor zaio «loratze» ori. 1950' tik 1960'ra nazioaren «producto bruto» dalakoa 11 %'ra igo zan. Bitartean Inglaterra'k, 3 %, Prantzi'k 4% ta Alemania'k 7 % eman zuten. Biztanleak, berriz, 100 % ugaldu ziran.
Euneko amaika orren arrazoia onela ematen zuten: 5 % lanaren ugaritzetik zetorren, 3 % kapitala geitzetik eta 3 % produkzio bideak berritzetik.
Arkitu duten petrolioak, asko ezpada ere, eunetik amarrean bertako premiak betetzen ditu.
Baña "mirari" au etzaie zeruatatik ixuri, judutar guztien idealismo ta jardunari zor zale. Rothschild zankuak urte-azkenean zorrak garbitu arren eta Alemania'k gudateko kalte-ordain naiz oparo lagundu, odolean daramaten espiritu orregatik izan ez ba litz, etzuten judu arrak miraririk lortuko.
KIBUTZ-SISTEMA ZER IRUDITZEN ZAIZU?
Itz onek «taldea» esan nai du ta butzak. Dengania'koa izan zan auorain eun urte ingurutsu asi ziran kirrena sortutakoa, eta Errusia'tik zetozen idealistai zor zaie lan eta bizi-bide ori; komunismoaren eragiña berakin du, beraz.
Nekazaritzari jeikialdi bat emateko sistema egokia izan da; orri esker baitikpait, biurtu da Israel «paradisu». Baño ez det uste betirako danik, bere ortan ez beintzat. Errusi'tik etorri ziran idealistak nazio indartsu bat nai zuten eta amets ura kristaltzeko jo ta ke lanari ekin zioten.
Gauhrko gaztedia, ordea, ez dator ain idealista. Oraingo gazteak, norbere etorkizunari geiago begiratzen dio erriarenari baño. Zenbait kibutz, kanpoko langilleak artzen eta diruz ordaintzen asiak dira, ta, jakiña, asiberritako ideal garbi ura indarra galtzen ari da. Nere ustez, kooperatiba-erara joko dute.
Oraindik kibutz berriak sortzen ba dira ere, sistema orrek onenak eman dituala esango nuke. Dana dala, ezin-aaztuzkoa izango da erakunde au Israel berriaren kondairan.
–NOLA ARKITZEN DA, GAUR EGUN, EBREO IZKUNTZA?
Goreneko mailla oraindik lortu ez ba du ere, lortu zorian dagoala, esan bear. Dagoneko goi-mallako ikastetxetara iritxi da. Oraindik zenbait gaietan inglesa erabiltzen ba dute ere, atomuaren fisika ebreoz ematera eldu diran arrastoa ba det. Oso urte gutxiren burnan betetason osoa iritxiko duan iritzikoa naiz.
Orain ogei urte banaka batzuk besterik etziran ebreoz zekitenak, gaur eztago ebreo eztakianik, atzerritik datozen guztiak ikasi bear izaten bai dute. Sei illabeteko ikastsaioak egiten dira, egunean bost orduz ikasiz eta gastu guzti auek Estaduak ordaintzen ditu. Bide auek aukeratu ez palituzte ez det uste lortu dutena lortuko zutenik.
–ZEINTZUK DIRA ANGO PROBLEMAtRIK ESTUENAK ETA NOLA IKUSTEN DEZU ISRAEL'EN ETORRIZUNA?
Ez da errez Israel'en etorkizunari buruz erantzun bat ematea. Iñola ere, ekonomiaren aldetik, ondo. Ingurukoekin pakean irauten, naiko lan. Erlijioaren aldetik oso illun.
Jainkoaren orduak eldu ba dira, zerbait gertatu bear..., baño, bitartean, ateismuaren mende erortzera dijoa erri au. Gaurko fanatiku batzuek eskeintzen dioten erlijioa, fosildua, bizirik gabea da. Kristo'k kritikatzen zuan aren antzekoa "Legearen" zirkin guzietatik zintzilik dagoana. Eta sartaldetik datorren judutarrari, judutar izanik ere, ezin irentsizko biurtzen zaio. Ez ditu betetzen... Bestalde, Israel'ek ez du eskubiderik, nere ustez, erlijiorik gabe izateko. Yabe'rekin edo batere
Laburki ba da ere ona emen problemarik gogorrenak: Bertako arabiatarrekiko auzia; gaur 250.000 dira, baño, judutarren aldean askoz umetsuagoak diran ezkero, berrogei bat urtetara judutarrak aiña izango dira. Zer gertatuko da orduan?
Arabiarren artetik etorritako judutarrak ere asko ugalduko dira ta, dirudienez, ez lirake oraingo martxan aurrera josteko gauza izango.
-Kanpotik Israel eratu nai duten judutarrai mugarik naiz baldintzarik jarri bear al zaien, eztabaida sortu da.
Leen, bereizketarik gabe artzen zituzten, baño, orain, razista begiz gauzak ikusten asi dira ta lanean eta aurrerapenean lagundu dezakena bakarrik artu nai lukete, batzuk. Baño auzia ez da erabaki
EZER IKASI AL ENEZAKE, ZURE USTEZ, EUSKALDUNOK ISRAELDA. RRENGANDIK?
Asko. Erri bat osatzearen kontzientzia ta idealismoa. Gu euskaldunok, indibidualista xamarak gera eta «pragmatistaegi» biurtzen arira, gañera. Gaitasun onak ere ba ditugu, setatsu izatea ta iraupena. Idealaren batasunak alkartuko bagindu, eta danok danon alde egiteko prestatu, zailtasun guztiak aixa garaituko genituzke. Gure problemaz ezin genezake bakar zatzuen «hobby» egin. Euskaldun guztien kontzientzia, batasuna ta idealisme bearrezko, derriorrezko zaizkigu.
X. MENDIGUREN

A. Joxe Austin Orbegozo.
Abrahan'en garaiko ondakiñak (Neggido) Igarotakoan oiñak tinkaturik, gazteak etorkizunari begiratzen dio
12

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
PertsonaiazORBEGOZO1
EgileezMENDIGUREN1Gizartea