Nobela historikoz mozorrotutako iraultza

  • Azkeneko Durangoko Azokak hoberen gorde duen sekretua izan da, agian. Ez du argitaletxe nagusietako batek atera, eta aurkezpena ere Azokaren ondoren, 2010ean sartuta egin dute. Baina ez da pasatzen uzteko moduko liburua. Luther Blissett-en Q nobelaz (Ekoizpen Galduak, 2009) ari gara.
Blissett Q
Blisset QLuther Blisset
Nor den Luther Blissett eta zer den nobela hau, grosso modo azaldu genuen aldizkari honetan duela zenbait denbora (2.115. zenbakian). Laburbiltzeko: Blissett ez da idazle bakarra, lau baizik; gerora Wu Ming kolektiboa osatu zuten berberak; eta liburu honetako istorioak XVI. mendeko Alemanian kokatzen gaitu, erreforma protestanteen eltzea lehertu den momentuan. Izenik ez duen protagonista identitatez aldatzen ibiliko da etengabe, Europa erdia iraultzaz-iraultza zeharkatu bitartean. Atzetik, Q dauka, Giovanni Pietro Carafa kardinalaren espia, atzaparra gainean noiz jarriko.

Nobela historikoa ala saiakera politikoa? Detektibe-eleberria ala abenturazkoa? Dena batera, akaso? Arrunt zaila da sailkatzen: egileek –boutade betean– “bizirauteko abilezien eskuliburu” gisa definitu zuten Q. Baina irakurketa “politikoagoak” egiteko tentazioa beti dago hor: XVI. mendeko gertakariak Mendebaldeko gizartearen azken 50 urtekoekin erkatzeko gogoa. Eta betaurreko horiekin irakurrita, liburuak azken hamarkadetako ezkerraren gorabeherak islatzen dituela esatea ere, ez litzateke urrunegi joatea.

Gehitu horri, ezkerretik kontatuta egon arren, liburuak kanpotik eman dezakeen inpresioa: askotxo, lar eta gehiegi saltzen diren nobela historiko horietako batekin nahasten ahal da hasieran, eta gero, atzeko eduki ideologikoari esker, produktu sorpresibo bilakatu. Azken finean, pertsonaia gehienak benetan existitutakoak dira, ondo dokumentatutako lana da, eta –itxuraz– artifizio gehiegirik gabe kontatua. “Nobelak irakurtzearekin batera historia kontuak ikasten ditut” esango lukeen irakurlea erakartzeko modukoa, alegia. Eta erakartzea lortu duena, ederki saldu baita mundu osoan.

Epika Italiar Berria

Edo New Italian Epic. Ingelesezko izen horren barruan leudeke, Wu Mingeko kide baten arabera, azken urteetan Italian arrakasta handiena izan duten eleberriak –gero nazioartera eltxoak bezala zabaldu direnak–. Q-z gain, Giancarldo de Cataldoren Romanzo criminale eta Roberto Savianoren Gomorra leudeke zerrendan, besteren artean. Sailkapen horren aldekoek argudiatzen dutenez, liburuok badituzte puntu komun batzuk: idazkera ironiko eta hotzari muzin egitea; konplexutasun narratiboa pop jarrerarekin uztartzea; ukronia potentzialak idaztea; “ikuspuntu zeiharra”... 2008an atera zen plazara izendapena eta, irten bazuen, irten zuen: elkarrekin sendalaian dabiltza geroztik Italiako literaturzale erdiak –tira, esateko modu bat da–.

Edonola, eztabaida kritikoez gain Wu Ming kolektiboak lanean jarraitu du eta 2009aren amaieran Qren sekuela argitaratu dute, Altai. Terapia modura idatzi dute, lehen nobela argitaratu eta hamar urtera taldekide batek proiektua uztea erabaki ostean. Espero dezagun, jarraipen horrek merezi badu, argitaletxeren batek apustua lehentxeago egin eta euskarara itzultzea.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude