www.wordpress.com
John Ogilby kartografoak Europako lehen errepide mapa nazionala argitaratu zuen 1675ean. Mapa liburuak 100 orrialde bikoitz ditu eta Ingalaterrako nahiz Galeseko errepide eta bidegurutze nagusiak biltzen ditu. Ogilbyk 42.500 kilometro egin zituen lana prestatzeko, baina azkenean 12.000 besterik ez zituen jaso mapa bilduman. Britannia, Volume the First izenburuko obra honek beste berrikuntza bat ere ekarri zion Ingalaterrako kartografiari: lehenengoz eskala uniformea erabili zen, hazbete bat miliako. Orain Cambridgeko Cheffins etxeak mapa bilduma enkantean saldu du 11.000 euroren truke, kopuru altua munduan oraindik ere liburuaren beste 100 bat ale daudela kontuan hartuta.