argia.eus
INPRIMATU
D bitaminak lagundu diezaguke sobera ditugun kiloak galtzen?
Unai Brea @unaibrea2 2010ko otsailaren 18a
Edo beste era batera esanda, behar baino D bitamina gutxiago edukitzeak oztopatu al ditzake gure argaltzeko ahaleginak? Hori izan liteke AEBetako unibertsitate batean egindako ikerketa baten ondorio nagusia. Hala ere, ikertzaileek ohartarazi dute azterketaren emaitzak, momentuz, estatistika hutsean oinarrituta daudela. Ez dute oraindik frogatu D bitaminaren eta pisu galeraren arteko harreman zuzena dagoenik.
- http://ttiki.com/10179 (Gaztelaniaz)