Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakariak El Diario Vasco egunkarian: "Bertsolaria da bere publikoarentzat eskuragarrien dagoen artista; nahi duenak lor dezake gure telefonoa eta deitu edo saio bat proposatzeko edo bertsoak eskatzeko... Zein dira elitea? Gehien dabiltzanak? Iker Zubeldiak finalistek adina saio egingo ditu, eta haiekin batera. Egaña da elitea? Eliteko saskibaloi talde bat ez da etorriko Gabiriko plazara; Egaña bai. Izarra zein da, Maialen? Beraxek jango ditu aurten marroi gehien, bera izango da debaldeko saio gehien egingo dituena, edozein hasiberri bezain eskuragarri dago eta... Gailurra BEC kontsideratzen badugu, nik han ez nuen izarrik ikusi, han ekipo bat ari zen lehiatzen, eta ekipo irudia eman zuten, horrelaxe jarduten direlako, ekipoan".
Alberto Schommer argazkilariaren hitzak jaso ditu Berriak: "Artea ez dago munduan gertatzen diren gauzetatik aparte. (...) Horregatik, min egiten didate zenbait gertakarik. Gauzak bestela joatea beharko nuke. Eta bestela joango balira, artea bera ere oso bestela joango litzateke. (...) Zerbait eraikitzea da nire helburua, eta horretarako zenbait gauza suntsitzen ditut, eta beste batzuk sortu. Pertsonen eta eraikinen zirrikituak bilatzen ditut, betiere komunikazioa lortzeko asmoz. Aurrena neure buruarekin; eta ondoren, gainerakoekin".