Sherezade

Ilargi zaharrak mundua argitzen du. Laranja usaina zabaltzen du haize hotzak. Gauak gertaera kitzikagarria iragartzen du. Jende andana bildu da gau liluragarrian. Prozesioa hastera doa. Guztien aurrean bi lagunek irudi santua altxatzen dute. Argazki handi bat da. Argazkian emakume desiragarriaren irudia. Sherezade da. Jarraitzaileek prozesioari ekiten diote kantari, ilargiaren eta kandelen argipean. Kontalariak dira, hamaika zoko ezberdinetatik heldutakoak. Eta bere jainkosari oles egitera etorri dira: “Hitzaren erregina/ ipuinen señora/ zure argitasuna zabaldu/ maite zaituen herrira. Nire poza eta zoriona/ Sherezaderen adiskidetasuna”.

Hauxe gertatu zen Valentziako Llirian. Kontalarien VI. Topaketetan. Kristo guztiak bere santu debozionekoa izaki, kontalariok zergatik ez? Eta kontalarien deboziorako zein egokiagoa Sherezade bera baino. Dena dela, gauza gehiago gertatu ziren Llirian. Azken edizio hau heldu da ofizioan zabaldu den kezka baten erdian, alegia, profesionaltasunarena. Honen gainean hamaika iritzi eta ikuspuntu ezberdin zebilen ahoz aho, eta biltzar honetan mahai gainean jarri nahi izan da gaia. Horrekin batera, azken boladan kontalari elkarte ezberdinak sortzen ari dira beste horrenbeste lurraldetan. Honi gehitu behar diogu Europa mailan FEST (Federation for European Storytelling) kontalarien elkartea martxan jarri dela, 2009 urtean bigarren biltzarra egin duelarik. Ipuin kontaketaren ofizioa zehazteko elkarretaratzeak gero eta gehiago ematen ari dira, bai alde artistikoari dagokionez, zein lan baldintzen kezka pean. Prozesu hauek, korapilatsuak eta zailak izanik ere, erakusten dute arte eszenikoen arlo honek bizia baduela, kontatzeko asko duela. Lliriako biltzarrean era guztietako iritziak azaleratu ziren; dena dela, adostasun osoa egon zen ipuin kontaketaren jardunak izan ohi duen irudi sinple eta gutxietsia aldatzeko orduan, benetako jardun artistiko serioa eta garrantzitsua delarik aldarrikatuz.

Agian topaketa hauetatik atera genezakeen ondorio nagusienetako bat izan daiteke kontalaritza heldutasun bidetik ari dela, bai jardun artistikoari dagokionez zein antolamenduan. Gero eta kalitate handiagoko lanak ikusten dira, ikerketak ere areagotu dira, baina beharbada, inportanteena izango da haurren zaintzaile sinpatikoak izatearen irudia apurtzen hasi garela. Eta gure Sherezade bidelagun izango dugu.

ASTEKARIA
2010ko otsailaren 14a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude