BOA 85 urterekin hil berri da. Emakume hori Indiako Andaman Irletan bizi zen eta andamanese handia etniakoa zen. Etnia horrek hamar hizkuntza biltzen zituen eta horietako bat zen bo hizkuntza. Andaman Irletan giza talde horretako 52 lagun baino ez dira bizi.
1858an, britainiarrek lurrok kolonizatu zituztenean, 5.000 lagun bizi ziren. Batzuk hil egin zituzten eta beste batzuk kolonizatzaileek
ekarritako gaixotasunez hil ziren. Bo etniakoak 60.000 urtez bizi izan dira Andaman Irletan. Anvita Abbi hizkuntzalariak gertutik jarraitu du etnia horren desagerketa eta Boa zaharrarekin harremana zuen. Hizkuntzalariak esan izan duenez, Boa oso bakarrik sentitzen zen ez baitzeukan norekin hitz egin. Boa andreak jarawa indigenak (uharteetako beste etnia bat) izan omen zituen gogoan eta Abbi hizkuntzalariari hala esan omen zion: "Jarawa indigenak zorionekoak dira kolonizatzaileengandik urrun, oihanean, bizi direlako".