argia.eus
INPRIMATU
Ama eta idazle?
Uxue Alberdi Estibaritz 2013ko maiatzaren 06a
“Hasieran nire ikerketa ez zen ofiziala, arrazoi pertsonalengatik hasi nintzen gai hau lantzen. ‘Nola egin dezaket emakume eta ama izanda idazle ere izateko?’, galdetzen nion neure buruari. Emakumezko idazle arrakastatsuen biografiak miatzen hasi nintzen, ikertzen, bakoitzaren baliabideez, aukerez eta eurez gehiago jakiteko, eta konturatu nintzen nik nahi nuena ia ezinezkoa zela, ikerturiko emakume bat bera ere ez baitzen ama. Alde bat sakrifikatu behar zela ulertu nuen, edo ordura arte behintzat sakrifikatu izan zela. Biak batera izatekotan berritzailea izan beharko nuen”.