argia.eus
INPRIMATU
Krea-ren komikiaren gida, Joaquin Reyesen eskutik
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko otsailaren 02a
Gasteizko Krea kultur zentroak Komikiaren 3. Gida argitaratu du. Mauro Entrialgok eta Abarrotsek egin zituzten aurreneko biak, eta Joaquin Reyes ilustratzaile, diseinatzaile grafiko eta umoristak plazaratu du hirugarrena. Eskuliburu txiki hori euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratu du Kreak, eta sortzaile hasiberriei zuzendurik dago bereziki. Komikiaren Gidarekin batera, 27. Komiki Lehiaketaren erakusketa aurkeztu du Kreak. Otsailaren 17ra bitartean, saritutako lanak Araba aretoan izango dira ikusgai. Informazio gehiago: www.kreared.com.