“Gaztelaniaz egiten duen jende horrek gaizki idatzitako latinez egiten du, agian?”

Huan Porrah
Huan PorrahHuan Porrah
Haizeak bidali zuen handikan honuntza.

Geroztik hemen dabil gure andaluza?


Ez, itzuli nintzan nere herrira, Andaluzíara, tesia bukatu ondoren, 2004an. Guztira hamar bat urte izan dira euskaldunon artian, “hormak botatzen”.


Vocentokoen arabera Euskal Herritik exiliatu diren milaka eta milaka eta milaka horietako bat zaitugu, beraz.


Ez da izango nere kasua, ni andaluza naiz hasieratikan eta erdi-euskaldun bihurtu nintzan zuen artian.

Hemen izandako garaian punk mugimendua aztertu zenuen. Eta ez trikitixa.


Baita ere, baina jaietako giroan nagusiki, azterketa ez-ofizial batian. Hala ere, nere lagun Tapiaren fusio lana aipatzen det euskal punkien inguruko azterketan.

Punka unibertsitatean sartu zenuen zuk!


Nik ustet, hobe esanda, punka atzekaldeko atetik sartu geniola unibertsitateari.

Basagoitiz gain, geratzen al da gaur euskal punkirik?


Izen horrekin eta beste batzukin, Euskal Herrian oraindikan punkiak sortzeko aitzaki mordua geratuko dira urte askotako.

Jarraitzen duzue andaluzieraz idazteko arauak sortzen edo etsi duzue dagoeneko?


Hortan ari gea, aurrerapausoak ematen instituzioetatik kanpo, lan gogor eta finko batekin. Herri andaluzak esango digu ze erritmo jarraitu. Azaruan eukiko deu gure Vª Hunta d'ehkritoreh en andalú, Graná aldian… eta pozik.


Jende askok pentsatuko du gaizki idatzitako gaztelania proposatzen duzuela.


Gure ahozko kultura andaluzan ikuspuntutikan, gaztelaniaz egiten duen jende horrek gaizki idatzitako latinez egiten du, agian?

Huan Porrah bada andaluzieraz Juan Porras, nola geratuko litzateke Aritz Galarraga?


Aritz Galarraga ez da izen andaluza, ezta Jon Borrak euskalduna ere.

Aizu, Hernanin Animaliya ezizenez ezagutzen zaituzte oraindik.


Andalúerazko Animá nere ezizen punkitikan dator. Ekologista naizelako izango da, ezta?

Inoiz “Huan Porrah, andalofiloa” irakurri izan dut eta ezizena hortik zetorrela uste nuen…


Kar kar! Nahiko animaliya bagera, bai, andalofiloon artian.

Bada, gauza dezente egiten duzu zuk. Lanik egin gabe, egun osoa txisteak kontatzen imajinatzen zintudan!


Bueno, iada pasatzen ari zea kaxondeíto-arekin! Eta andaluzoi estereotipo kutre asko kokatzen badizkigute, ze esango zenuke euskaldunei dagokizuenaz? Agur bero eta txeratsu bat Euskal Herriko nire lagun guztioi eta Argiako irakurleei. ¡Zalú i ar kudio! n

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude