Otsailaren 22tik 27ra egingo den Gasteizko Zinemasteak ikus-entzunezkoak ulertzeko modu berriak partekatu eta horien gainean gogoeta egitea du helburu, “betiere, gidoia, produkzioa edo errealizaziotik abiatu eta banaketara arte”. Egitasmoak hiru zutabe izango ditu: zenbait euskal zinemagileren filmen proiekzioak, ikus-entzunezkoak ulertzeko modu berriak biltzen dituzten proiektuak (El cosmonauta...) eta tailerrak.