argia.eus
INPRIMATU
Erronkari eta Ansoko toponimiaz
  • J.K. Lopez-Mugartza ::Erronkari eta Ansoko toponimia

    Euskaltzaindia

    orrialdeak ::737

    prezioa ::20€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2010ko otsailaren 07a
Juan Karlos Lopez-Mugartza Iriartek lan mardula plazaratu du Euskaltzaindiaren Mendaur bildumaren barruan. 700 orrialdetik gora ditu Erronkari eta Ansoko toponimiari eskaini dion ikerketak, eta, esan beharrik ez dago, urte askotako lanaren emaitza da. Liburua atal ugaritan banatuta dago, alderdi teoriko eta metodologikoak, historiko-geografikoak, semantikoak, morfologikoak eta fonetikoak desberdintzeko. Toponimiari buruzko liburua izanda, gainera, mapa dotorez hornitu dute edizioa. Henrike Knörri eskaini dio liburua Lopez-Mugartzak, hura izan baitzen ikerketaren gidari.