argia.eus
INPRIMATU
Erleen menuak zerikusirik izan dezake euren populazioa gutxitzearekin
Joxerra Aizpurua Sarasola 2010ko otsailaren 03a
entertheoctopus.wordpress.com
Maiz entzun dugu erleen populazioa jaisten ari dela, AEBetan eta Europan batez ere. Frantzian hainbat azterketa egiten ari dira ildo horretan, eta badirudi erleen elikaduran arazoaren gako batzuk izan daitezkeela. Cédric Alaux ikerlariak zuzendutako ekipoak 80 erle-kolonia aztertu ditu eta desberdintasun nabariak topatu ditu beraien artean. Oro har, askoz ere erle osasuntsuagoak dira egunero polena bost landaretik edo gehiagotik eskuratzen duten erleak, landare bakarretik eskuratzen dutenak baino. Hain zuzen ere, glukosa oxidasa deitua erle osasuntsuetan ugariagoa da besteetan baino; antza, aipatu glukosak erleen sistema immunologikoa indartzen du.

Hori dela eta, Frantziako Ekologia Ministerioak udaberri honetan erleen bideetan lore ugari landatzeko proiektua onartu berri du. Oraingoz 250 kilometro baino izango ez badira ere, proiektuaren amaieran 12.000 izatea espero dute.