argia.eus
INPRIMATU
Bahea
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko otsailaren 02a

Benito Fizek www.karrajua.org-en esanak: "Topikoekin hasita, gaur beste bat irakurri dudala uste dut. ETBk prestatu duen Kerman mintzalagun bila saio berriaren aurkezpenean hau irakurri dut (azpimarra nirea): ‘Kerman ahozko euskara behin betiko menderatzeko helburuz kalera irtengo da. Helburu horrekin, Kermanek liburuak dauden-daudenean utziko ditu eta kale aldera abiatuko da euskara eguneroko bizimoduan erabiltzeko helburuz: euskaltegian urteetan irakatsi dioten teoria guztia benetan aplikatzeko garaia iritsi zaio’. Topikoa da, ala topikoa izatea nahi genuke? Hainbeste urte ‘komunikatibo’ adjektiboa hamaika substantiborekin ezkontzen, hainbeste paradigma aldaketa, HEOK, EEM eta enparau, eta oraindik ‘teoriari’ bueltaka gabiltzala uste du munduak? Ez da izango?".