argia.eus
INPRIMATU
Haitiko lurrikara ezin saihestu
Joxerra Aizpurua Sarasola 2010ko urtarrilaren 27a
johnibii.wordpress.com
Haitiko lurrikarak kalte izugarria eragin zuen Port-au-Prince hiriburuan, epizentroa handik hamabost kilometrora izan zelako. Lurrikaren tamaina erregistratzen duten zentroak bat etorri dira Richter eskalan 7 inguruko indarra izan zuela lurrikarak.

Epizentroa hiriburutik hurbil izateaz gain, badago beste faktore garrantzitsu bat sortutako sarraskia hobeto ulertzeko: lurrikara hamar kilometroko sakonera txikian gertatu zen. Zenbat eta sakonera handiagoa, orduan eta eragin txikiagoa izaten da lurrazalean. Edonola ere, erne ibili beharra dago oraindik aste batzuetan, gerta daitezkeen errepikak oso bortitzak izan baitaitezke.

Orain arte Haitin gertatu lurrikara ezagun handienak 1618. eta 1860. urteen artean izan badira ere, Haiti Ipar Amerika eta Hego Amerika bereizten dituen failaren gainean dago eta alditik aldira ezinezkoa izango da lurrikarak saihestea.