argia.eus
INPRIMATU
Euskal kulturaren iazko balantzea Jakinen
  • Batzuen artean ::Jakin 175

    Jakin

    orrialdeak ::65

    prezioa ::9.95€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2010ko urtarrilaren 24a
Jakin aldizkariaren 2009ko azken zenbakiak urtearen balantzea egin gura du, euskal kulturaren ikuspegitik, noski. Lan horretan jarri dituzte hainbat pertsona, bakoitzak bere ikuspegitik hitz egin dezan: Alberto Barandiaran, Fito Rodriguez, Pantxoa Etchegoin, Allande Sokarros, Patxi Gaztelumendi, Andres Urrutia, Eguzki Urteaga, Xabier Mendiguren Elizegi, Iñaki Zabaleta, Xabier Mendiguren Bereziartu eta Laura Mintegi dira artikuluen egileak. Gainera, Elena Belokik eta Jean Pierre Massiasek Euskal Herriko lurralde gatazkari buruzko artikulu mamitsua ekarri dute, korapiloa askatzeko bidean Europar Batasunak eskaini ditzakeen aukerak aztertuz.