Garai batean alarma handia sortu zuen hegazti gripeak ez zuen, azkenean, batzuek iragarritako sarraskia eragin. Gogoratu, A gripearen kontrako ezaugarriak ditu honek: oso hilgarria da, baina zaila da gizakiongana transmititzea. Zientzialari talde batek aurkitu du birusak gu kutsatzeko daukan gaitasun eskasaren arrazoia, eta eman dituzten azalpenak ikusita badirudi lasai egoteko moduan gaudela, alde horretatik baino ez bada ere.
http://ttiki.com/9172 (Frantsesez)