Gosaririk onena

Esneki bat, zerealak eta fruta nahastuz egunari aurre egiteko behar duzun energia guztia lortzeko moduko errezeta prestatu duzu. Izan ere, esnekiak kaltzio-iturri aberatsa dira; frutak, berriz, bitaminak eta zuntza ematen dizkigu, eta zerealek, azkenik, karbohidratoak eta proteinak. Koktel ezin hobea eta ezin goxoagoa goizean goiz hartzen duzun gosarirako, osasungarria bezain nutritiboa.

Zeinek ez du honako esaldiren bat erabili, ez gosaltzea justifikatu nahian: “Ez daukat astirik”, edo “goizetan ez dut goserik izaten”? Baina aitzakia horiek zenbait kasutan –gutxitan, seguru asko– egia izan arren ere, ez dago otordu hori bertan behera uzteko arrazoi pisuzkorik. Bestetik, ez da beharrezkoa gosari betea, osorik, etxetik irten aurretik egitea, zati bat etxean eta gainerakoa goiz-erdian hartu baitezakezu. Dena den, kontuz hestebete edo opil industrialekin, neurrian kontsumitzea komeni da, gantz saturatu asko izaten dituzte-eta normalean.

Ez gosaltzeak gizendu egiten du. Askorentzat sinesgaitza izango bada ere, hori egia da. Dietista guztiek dioten bezala, flakatzeko garrantzi handikoa da goizean ondo jatea, zergatik?

Kaloriak erretzen dira.
Otordu bat egiten den bakoitzean metabolismoa martxan jartzen da: gorputzak energia erretzen du digestioa egin ahal izateko.

Apetitua gutxitzen du. Gosari on batek glukosa-mailak neurri egokian mantentzen ditu. Zortzi ordu lotan, jan gabe pasatu eta gero, gluzemiak behera egiten du, horrek energia “lapurtu” eta eguerdian gose ikaragarria emango dizu. Hori guztia saihesteko, komeni da jaikitzerakoan glukosa-mailari eustea, gosari egokiarekin.

Antsietatea baretzen du. AEBetako Denverreko Unibertsitatean Giza Nutrizioko Sailean egindako ikerketa batek adierazten duenez, behar bezala gosaltzen denean, egunean zehar sentitzen den apetitua eta elikagai faltak sortzen duen antsietatea gutxitu egiten dira.

Zeure osasuna zainduko duzu. Batez ere fruta eta zerealak, hobe integralak, hartzen badituzu. Elikagai horiei esker %30 murrizten dira gaitz koronarioak –bihotzean– eta koloneko minbizia.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude