Gaztesarea webguneak (www.gaztesarea.info) agur esan du. 2003an “gazteon arteko komunikazioa bultzatu eta gure arteko sarea osatzeko asmoz” sortu zen eta hainbat gazte mugimenduren topagune izan da. Iazko uztailean polizia operazioa izan zen bere aurka, baina webgunea aurrera atera zuten zenbait gaztek. Gaur arte. Gaztesarea atariak Interneteko argia Saria jaso zuen 2006an.