argia.eus
INPRIMATU
20
Jakoba Errekondo 2010ko urtarrilaren 20a
Hogei urterako plana abiatu du Britainia Handiko Gobernuak. Azken urteetan gainbehera den bertako nekazaritza suspertu eta sustatu nahi da 2030. urtera bitartean. Horretarako jendeari bakoitzak bere baratze eta soroa izateko erraztasunak emateak garrantzi handia izango du. Baita janari saltzaileak kalitatezko bertako produktuak eskaintzera bultzatzeak ere. Oilo-arrautza adibide, kaioletatik at, aske bizi diren hegaztiek sortua saltzen zenaren %16 zen duela hamar urte, egun %40 da. Horrela sortutakoak edo ekologikoak diren arrautzak soilik saltzen dituzten supermerkatu kateak badituzte. Tokitan daude hemen gobernu, supermerkatu... eta tokitan gaude gu!