www.kidcouteau.com
Joan den mendeko 60ko hamarkadaz geroztik Suedian ez da baimenik eman otsoa ehizatzeko. Baina aurten, otsailaren 15 era bitartean, 27 otso ehizatzeko baimena eman du hango gobernuak, aldeko eta aurkako iritzi asko sorraraziz. Kontuak kontu, milaka boluntariok eman dute izena 27 otsoak ehizatzeko eta urtarrilaren 2rako 21 ehizatu direla jakin izan da, beraz ez dirudi luze iraungo duenik otsoa ehizatzeko irekialdiak.
Gobernuaren arabera, Suedian 182 eta 217 artekoa da otso kopurua, eta ondoan dagoen Norvegian, berriz, 213 eta 252 artekoa, baina hainbat talde kontserbatzailek diote bi herrialde horietan, guztira, 150 ale besterik ez dagoela. Otso gehienek odolkidetasun arazoak dituzte, bikote beretik baitatoz.
Eztabaida berria da Suedian, baina zaharra Europan. Frantzian eta Euskal Herrian artzainek otsoek aziendetan sortzen dituzten sarraskiak aipatzen dituzten bezala, talde ekologistek otsoek oreka ekologikoan duten zeregina azpimarratzen dute. Suediakoa erdibidea ote?