Orratzetatik zintzilik

Safety Last
150 urte bete berri dituen Big Ben munduko ordularirik ospetsuena da, baina Harold Lloyden 'Safety Last' filmeko hau da zinemako ezagunena. www.cinemaisdope.com
Londres, 1859ko irailaren 7a. Westminsterreko dorreko erlojua martxan jarri zuten. Orduan munduko erlojurik handiena eta zehatzena zen eta oraindik planetako ezagunenetakoa da. Big Ben esan ohi zaio, baina izen hori okerra da, Big Ben, berez, hamahiru tonako kanpaiaren izena baita. Askok uste dute erloju horrek erabakitzen duela zer ordutan bizi garen, baina hori ere ez da zuzena: Parisko Pisu eta Neurri Bulegoak du 50 herrialdetan ordu ofiziala zehazteko ardura.

Londresen bertan, Zientzia Museoko kontserbatzaileek  erloju moderno baten irudirik zaharrena topatu zuten, joan den urrian, non eta 1560ko margolan batean. Baina eguneko zer unetan gauden jakiteko grinak 450 urte baino gehiago ditu.

Denbora neurtzeko modurik errazena eguzkiari erreparatzea izan zen Historiaurrean eta Antzinaroan. Baina, zer egin gauez, eguzkirik ez denean? Egiptoarrek klepsidra izeneko urezko erlojuaren bidez gainditu zuten oztopoa. Klepsidra zeramikazko ontzia zen, oinarrian zulo bat zuena; zulotik likidoa abiadura jakinean irteten zen, aurrez ezarritako denbora tartean. Erromatarrek kandelak erabiltzea nahiago izan zuten: kontsumitutako kandela puska bakoitza gauaren zati bati zegokion. Harea erlojuen jatorria, berriz, ez da ezaguna. Batzuek diote erromatarrek asmatu zutela, baina Erdi Arora arte ez zen nagusitu. Dena den, Erdi Aroan  tramankulu mekaniko konplexuagoak asmatu zituzten ordua zehazteko. Eta Galileoren ekarpenei esker lehenengo pendulu erlojua asmatu ahal izan zen.

Ordulariak industrializazioarekin batera mekanizatu eta unibertsalizatu ziren. Lan erritmo berrian, ez zen aitzakiarik lanera berandu iristeko. Baina eskumuturrean lotutako erlojuak ez ziren XX. mendera arte iritsi. Alberto Santos Dumont hegazkin pilotu brasildarrak egin zuen lehena, eta Cartier etxeak merkaturatu.

Egun, erlojuak nonahi dauzkagu eta denbora neurtzeko obsesioa absurduraino eraman dugu zenbait kasutan: Long Now izeneko fundazioa datozen 10.000 urtetan zehaztasun osoz funtzionatuko duen erlojua diseinatzen ari da.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Zazana, zerutik dena dakusan begi itsua

Hainbestekoa da Gazan droneek eguneroko bizitzan eta iruditegi kolektiboan daukaten eragina ezen hitz propio bat asmatu dutela droneentzat: Zazana. Hitz onomatopeikoa da, gazako dialektoan.

The Drone Eats With Me: A Gaza Diary  liburuan (Droneak nirekin jaten du: Gazako... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude