argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2010ko urtarrilaren 17a

Ivan Zulueta (1943-2009) zinema zuzendari donostiarra hil zen pasa den abenduaren 30ean. 66 urte zituen Zuluetak eta osasun egoera txarrean zegoen azken urteetan. Arrebato kultuzko filma da Zuluetaren lan esanguratsuena. Argazkian, 2008ko Malagako (Espainia) Zinema Jaialdian.

 

Anton Abadia (Dublin, 1810 - Paris, 1897) idazle, zientzialari eta euskaltzalea jaio zela 200 urte bete ziren hilaren 3an. Data hori gogoan, Abadia ardatz duten hainbat egitasmo antolatuko dituzte aurten: Hendaiako (Lapurdi) Abadia gazteluan egingo den ekitaldi ofiziala, Parisko zientzia akademiako kideen parte hartzearekin (ekainean); liburu baten argitaratzea; Euskal Kultur Erakundeak sortutako antzezlana...

 
 

Gartxot koplariaren kondaira film labur bilakatu dute, lehen aldiz, Asisko Urmenetak eta Juanjo Elordik. Itzaltzun (Nafarroa) estreinatu zuten hilaren hasieran Gartxot lana, pertsonaiaren eta bere seme Mikeloten istorioa kontatzen duena. Elordiren hitzetan, marrazki bizidunak izan arren ez da umeentzako filma, “nahiko gogorra eta errealista” baita. 2003an Gartxot komikia plazaratu zuen argiak.