argia.eus
INPRIMATU
Gematarrak
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko urtarrilaren 17a
Tiraka.net webgunean martinrezola erabiltzaileak Jaurlaritzako lankide baten hizkuntz egoera azaldu du. Hona pasarte bat: “MIC erdaraz bizi da etxean, familian, lagunartean. Baina euskalduna da, maila polita lortu du (...). MICek, euskara ikasi duten Jaurlaritza honetako beste langile askok bezala, euskaraz egingo dizu zuk berari euskaraz egiten badiozu. Ez hori bakarrik: euskaraz egiten dio, askotan, baita ere berari erdaraz zuzentzen zaionari, baldin badaki lankide hori euskaldun labelduna dela. Horrek egiten du MIC diferente. Hori dela eta, elkarrizketa bitxiak entzun izan dizkiot, demagun, Gema euskaldun labeldunarekin:
–Egun on, Gema. Zer moduz asteburua?
–No muy bien. El sábado y domingo en la cama, con fiebre. ¿Y tú, por dónde has andado, MIC?
–Larunbatean zinean, aspaldiko partez.
–¿Ah sí? ¿Y qué viste?
(...) Eta Gema dugu problema nagusia, ez MIC.