2009ko azken Egan aldizkarian hainbat eduki bildu dituzte: Joseba Gabilondok Euskal poesiaren historia postmoderno baterantz: ahozkotasunaz eta performantzeaz izeneko artikulua izkiriatu du; Amaia Serrano Mariezkurrenak berriz, Peru eta Maria, zenbat historia! artikuluan, bi izen horiek euskal ipuinetan duten presentzia azpimarratu du, eta Bizkaia aldeko mundu ikuskera bat ezkutatzen dutela erakusten ahalegindu da; Juan Luis Zabalak Luis Iriondo elkarrizketatu du; Ibai Atutxak Jon Mirande irakurtzeko modu diferente bat proposatu du. Kepa Altonagak, Mikel Hz. Abaituak eta Iñaki Zubeldiak ere idatzi dute, besteak beste, zenbaki honetan.