Sekretuaren ederra

  • Jabier Sobrino (Irudiak: Elena Odriozola) ::Basoak badu sekretu bat

    Txalaparta-OQO

    orrialdek ::34

    prezioa ::13€

Euskaraz argitaratzen den album produkzio ia guztia itzulpenen bidez iristen zaigu. Duela urte batzuk Kalandraka etxeak bere aldetik ekin zion euskaraz ere argitaratzeari eta ondoren Pamiela etxearekin batera ari dira beren album ezagunenak (eta baita euskaraz sorturiko Etxepare saridunak) plazaratzen. 2009 urtean, berriz, antzeko beste akordio baten berri izan dugu, Txalapartak eta OQOk egin dutena, eta hain zuzen akordio horren ondorioz argitaraturiko liburuen artean dugu hau.

Basoak badu sekretu bat-en hasiera-hasieratik nabari ditzakegu liburu honen nondik norakoak. Gaia misteriotsua da, sekretu baten inguruan eraikitako kontakizuna; ilustrazioak, berriz, Elena Odriozolaren estilo arin eta iradokitzailean, animalien arteko harremanaren berri ematen digu. Istorio honetako protagonista nagusiak bi baitira, Urtxintxa eta bera (“hantxe ikusi zuen bera, urki batetik behera zetorrela. Ausarta zirudien, eta misteriotsua”). Eta, hain zuzen, Urtxintxak basoko animaliekin dituen elkarrizketen bidez lortuko ditugu hainbat datu berari buruz, harik eta amaieran, gure jakin-nahia ase arte.

Albumak irudi eta testu irakurketak eskatzen ditu, eta alde horretatik oso aberatsa da bai Elena Odriozolaren ekarpena, bai Javier Sobrinoren idazkera poetikoa; azken horren adibide argia dugu ipuinaren hasiera bera: “Iparraldeko basoetan itsaso usaina dago, zuhaitzak altxorren gordeleku dira, lainoek misterioak ezkutatzen dituzte, haizeek mezuak daramatzate eta animaliak sekretu liluragarrien jabe dira”. Ideiak azaltzen dira, baina baita iradokitzen, aipatzen… eta antzeko zerbait gertatzen da Elena Odriozolaren irudietan, koloreen nahasketarekin, figuren neurriekin, espazioen banaketarekin… jolasten baitu ilustratzaile donostiarrak.

Basoan sekretu bat dago eta sekretu hori, irakurleak berehala ikusi ahal izango duen bezala, Urtxintxaren harremana da. Hasierako enkontru baten ostean Urtxintxak ezin baitu burutik kendu bera (“Ordutik aurrera, bera etortzen zitzaion gogora Urtxintxari noiznahi”), eta burutik ezin kendu horren ondorioz ikusi ahal izango dugu Urtxintxa animalia ezberdinekin hizketan, aholku eske, bere egoera azaltzen… amaieran misterioa argitzen zaigun arte.

Liburu hau, alde horretatik, oso ederra da, transmititzen dituen balioengatik (eta honetaz irakurleak egin dezala gogoeta, misterioa argitzean) eta duen balio poetiko estetikoagatik. Poztu behar gara, horregatik, euskaraz eskaintzeko aukera dugulako, baina oraindik ere ezin gara guztiz poztu liburu hauetan ere “dependenteak” garelako.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude