argia.eus
INPRIMATU
30.000 euroko isuna Euskalerria Irratiari
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko urtarrilaren 13a
Espainiako Industria Ministerioak jarri dio isuna; 15.000 euro lizentziarik gabe emititzeagatik, 7.500 euro irrati-instalazioak baimenik gabe jartzeagatik eta beste 7.500 euro “interferentzia kaltegarriak” sortzeagatik. Euskalerria Irratiak helegitea aurkeztu du isunaren kontra eta bi argumentu nagusi aipatu ditu: batetik, irratiaren antenek interferentziarik sortzen ez dutela dioten txosten teknikoak, Industria Ministerioak berak aurkeztuak; bestetik, Erreniegan irrati-aparailuak jartzeko Nafarroako Gobernuak emandako baimena.