Duela 30 urte kaleratu zuen London Calling diskoa The Clash taldeak. Orain, ingelesen hamazazpi kanturen bertsioak bildu ditu Erromoko (Bizkaia) Brixton Records zigiluak Muerte o gloria diskoan. Euskaldunak dira bilduman parte hartu duten talde gehienak: Macarrada, Akatz, Anarko & Fermin Muguruza, Vomito, Habeas Corpus, Mundo Matadero, Obligaciones...