“Seguru ‘Martina’ zela zuk ikusten zenuen programa?”

  • Antzerkiola Imaginariotik, ETBn antzerkia imajinatzera. Eta etxera buelta atzera, inoiz etxea utzi bazuen.
Miren Gaztañaga
Miren GaztañagaIñigo Azkona

Eskerrik asko elkarrizketa onartzeagatik, Martina… ai, barkatu, Miren…


Lasai, nahi baduzu Martinak egin ahal du elkarrizketa, baina, ni zu banintz, ez nintzateke ausartuko: ez da isiltzen dakien horietakoa. Esan daiteke ni diplomatikoagoa naizela.

Imajinatzen dut askotan nahastu zaituztela, ezta? Izan ere, antza izugarria duzue.


Zergatik diozu? Urre koloreko adats luze eta bular erraldoi hauengatik? Jende askok esan izan digu, bai.

Hontzarekin etorriko zinela pentsatzen nuen, hala ere.


Hontza ni baino askoz ere inteligenteagoa da eta etxean geratu da goxo-goxo.

Hontzak baino, beldur handiagoa ematen dit niri Ander Lipusek.


Urteekin gaindituko duzu, lasai. Hori bai, bere ondoan egonez gero, kontuz, ze oso kutsakorra da ofizioari dion maitasuna. Nik oraindik ez dut sendatzeko antidotoa aurkitu.

Metafisikoegia zen zuen saioa.


Seguru al zaude Martina zela zuk ikusten zenuen programa? 3 urtetik 95 urte bitarteko ikuslegoa izan dugu eta iritziak denetarikoak, baina ulergaitza zela orain arte ez digu inork esan.

Nola da hori, antzerki independentean hasi eta ETBn bukatzea?


Bukatu baino, joan-etorrian ibili, ezta? Niri horrek ematen dit bizipoza, leku batetik bestera ibiltzeak, batek gauza batzuk ematen dizkizu eta besteak beste batzuk. Eta horrela zure bidea zein den argitzen zoaz poliki-poliki.

Tira, azkenean ETBk bukatu du programarekin. Ez esan gobernu berriak duela errua horretan ere…


Ezin diogu erru guztia gobernu berriari bota. Zaharrak ere bazituen bere altxorrak…


Orain zer, bizimodu prekarioa berriz? Esan nahi dut: antzerkira bueltatu zara?


Kar kar kar! Ez naiz antzerkitik inoiz joan, baina, bai, orain Cola-caoa baino supermerkatuko marka duen kakaoa erosten dut.

Antzerkia omen da aktore guztien diziplina maiteena, baina denek bukatzen duzue telebistan!


Bi eremu desberdin dira eta zergatik ez biak jorratu? Probatu baino lehen zergatik mugatu behar duzu zure burua? Eta behin probatu eta gero, aukera badago behintzat, bakoitzak erabaki dezala momentuan hoberen datorkiona.

Goenkalen paper bat adibidez, Perurenaren amorantearena?


Primeran! Dudarik gabe, erronka litzateke. Eta niri erronka berrien aurrean lanerako gogoa sartzen zait!

ASTEKARIA
2010ko urtarrilaren 10a
Azoka
Azkenak
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude