Kredituen iturria ireki

2009 urtea krisi ekonomiko, sozial eta industrial larria sortu zuen finantza krisiaren erdian amaitu zen. 2010 zalantza askorekin hasi da, krisi horri dagokionez. Batzuek diote hondoa jotzen hasi dela, bide onean sartzen ari garela, eta beste batzuek ziurtatzen dute okerrena oraindik zain dugula. Hala ere, analista guztiek bat egiten dute langabeziak gora egiten jarraituko duela aurten. Joan den urtean onartutako ehunka enplegu erregulazio espediente (EEE) bukatzear daude, eta 90.000 euskalduni eragiten diete. Orain arte enpleguz behin-behinean suspendituta edo laneguna murriztuta egon badira ere, horietako espediente asko datorren aste edo hilabeteetan deuseztatutako kontratu bihur litezke. Hortik aurreikusi da langabeziak igotzen jarraituko duela Euskal Herrian.

Hain zuzen, EEE horiek eragin dituen arrazoietako bat banku eta aurrezki kutxek enpresa txiki eta ertainen (ETE) aurrean hartutako jarrera zekena eta miserablea izan da. Hazkunde garaietan bankuak eta aurrezki kutxak elikatzen ibili diren enpresak dira, kreditu interes handiak ordaintzen zituztelako, eta orain abandonaturik sentitzen dira. Merkatal Ganberen arabera, ETE horien %84k finantzazio arazoekin jarraitzen du. Orain, finantza erakundeek uko egiten diote beti beren konpromisoei eutsi izan dietenei kredituak emateari, eta enpresa horien aktibitatea kolapsatu egiten dute. Eta ito egiten dute, arnasarik gabe utzi, EEEa, ordainketa-etendura, kiebra eta dagokion itxiera beste irtenbiderik geratzen ez zaien arte. Enpresetako hondamendi ekonomiko eta langabezia handiagoak eragozteko, laguntza milioidunak jaso zituzten banku eta aurrezki kutxek, konpromisoa hartu behar lukete enpresentzako kredituen iturria irekitzeko, batez ere enpresa txiki eta ertainentzat, interes altuekin ito gabe.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude