argia.eus
INPRIMATU
Kopenhageko hitzarmena, hutsaren hurrengoa
Joxerra Aizpurua Sarasola 2010ko urtarrilaren 05
Munduko 193 estatutako ordezkariak bildu dira Kopenhagen eta ez dira ia ezertan ados jarri. Azken egunean parranda egin zuten hainbat agintarik hiru orriko dokumentua sinatzeko adostasuna lortu omen zuten, eta bertan mende honen amaieran tenperaturaren igoera 2º C baino txikiagoa izateko borondatea azaldu dute.

Benetan irrigarria, lotsagarria eta mingarria izan da Kopenhagekoa: denon patrikatik ateratako diruaren kontura tintaz betetako hiru orriko dokumentua baino ez dute sinatzerik izan. Beste hitz batzuekin esanda: oraingo belaunaldia ez da gai arazoari aurre egiteko, eta gure ondokoei utziko diegu ataza. Hori idatzi izan balute, bederen, adostutako dokumentuak egiazko egoera islatuko luke, eta ez orain gauden alegiazko egoera hau.