argia.eus
INPRIMATU
Izenak
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko urtarrilaren 05

Juan Kruz Igerabideren Ainatze-marra eta Aizpea Goenagaren Arrainontzia lanak plazaratu ditu Atenea argitaletxeak. Poesia bilduma da Igerabiderena, eta antzezlana Goenagarena. Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu dituzte biak.

 

Mentxu Gal erakustaretoa irekiko dute hilaren 22an Irunen (Gipuzkoa)., artistaren 30 bat koadrorekin. Berrehun metro koadroko aretoan aldi baterako erakusketak jartzeaz gain, ikastaroak eta hitzaldiak ere antolatuko dira. Kutxak finantzatuko du funtzionamendua, datozen bi urteetan. Gerora, Bidasoako Pintoreen Mentxu Gal Museoa egitea da Irungo Udalaren asmoa.

 
 

Jose Antonio Arana euskaltzainak bere liburutegian pilatutako materiala katalogo batean bildu du Euskaltzaindiak, Jose Antonio Aranaren Biblioteka izenburupean. Katalogoak dituen 5.657 erreferentzietatik 2.183 dira euskarazkoak. PDF formatuan ere eskuratu ahal izango da laster, Euskaltzaindiaren webgunean.