Irakurleak galdezka: Almeza

  • Almeza bat (Celtis australis) eduki dugu etxean azken hamabost urteotan. Gasteizko parke batean hartu genuen hazia; tetra-brik batean eman zuen haurtzaroa; lorontzi txiki batera pasa genuen gero, batzuetan hotzez, bestetan egarriz… Egundoko kalamidadeak pasarazi dizkiogu gizajoari. Azkenean nahi gabe bonsaitu dugu, ez baitu metro erditik gora egin. Eta kontzientzia txarrak eraginda, amonaren baratzean landatu dugu. Zer espero liteke orain? Berreskuratuko al du galdutako denbora? Hartuko al du inoiz Madrilgo Prado museoaren aurrean dagoen almeza tantaiaren neurria?
    Martin Rezola (Gasteiz).


2010ko urtarrilaren 10an

Kaixo Martin. Basaka ere deitzen zaio almezari. Orain zer espero daitekeen? Jar zaitez minutu soil batez haren tetra-brikean. Eta orain amonaren baratzean. Kartzelako ziegatik paradisura igaro da. Zer espero? Juxtu-juxtuan irauten egon denak bizi eta hazteko tokia topatu du. 25 metrotik gora ere hazi daiteke, beraz badu zer egina. Hasteko sustraiak botako ditu eta nahikoa jaki eta ur aurkitzen duenean etengabe gorantz joko du. Zu lasai, denbora ez du berreskuratuko baina honez gero beharko lukeen tamaina bai. Puja berriak nola luzatzen dituen ikusi eta ardatz bat indartu nahi izanez gero besteak kendu, gupidarik gabe moztu, gaztetan. Gero ezta ukitu ere, kontuz beraz non jarri duzun. Ea urte batzuk barru amonaren etxea hurbilegi dagoela eta hura bota beharrean zaren... Eta orain arteko torturen ordainetan pixka bat zaindu: simaurra eman, uda parte gorrienean ureztatu... Egia esanda ez du asko eskatzen. Zorionak almezari eta bioi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Galderak
2017-12-31 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba. Etxe inguruan 4-5 sagarrondo ditugu. Noiz inausi behar dira?

Larraitz Aurrekoetxea (Elorrio)


2017-12-24 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba, permakultura erara jarria dugu baratzea, eta azkenaldian barazki artean perretxiko batzuk ari zaizkigu ateratzen. Zer esan nahi du horrek? Eta desorekaren baten adierazle balitz, zer egin genezake zuzentzeko?   

Bego Tapia (Altzo)


2017-10-01 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba. Hur zuhaitz bat dugu eta urtero ale mordoa izaten ditu, baina heldu ahala guztiak erortzen dira zulo txiki batekin, “hutsik”, ustelduta... Zer izan daiteke? Sagarrondo eta aranen alboan dago.

Ana Zarandona (Etxebarria)


2017-09-17 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo! Baratzea argazkiko belar txarrarekin josita daukagu. Zer da? Ba al dago baratzetik kentzeko modurik? Ahal duzunean erantzuterik izango bazenu eskertuko nizuke.

Asier Altuna (Azkoitia)


2017-09-10 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba. Veza soloari buelta eman ostean ortuariak landatu edo erein baino lehen karea dantzatzea egoki?

Juan de Atxirika (Murueta)


Eguneraketa berriak daude