argia.eus
INPRIMATU
Hizkuntza bik hirugarrena dakarte
Miel Anjel Elustondo 2013ko maiatzaren 06a
“Duela ehun urte, edo duela berrogeita hamar urte, gure aitona-amonak euskaratik gaztelaniara igarotzen ziren herri txikitik hirira igaro eran. Askoren kasua da. Seme-alabei gaztelaniaz hitz egiten hasten ziren, adibidez. Interesgarria da ikustea zenbat jende igarotzen den hizkuntza batetik bestera, eta zergatik eta zertarako. Hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten dutenek –euskaldunek, kasurako–, hizkuntza gehiago ikasteko joera dute. Hau da, hizkuntza minorizatuak dauden lekuetan hizkuntza gehiago ikasten dira. Gertakari soziolinguistikoa da. Holandar batek hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten du beti. Zailago da Amerikako estatubatuar batek, Erresuma Batuko batek, frantziar batek, madrildar batek… hizkuntza bat baino gehiago menderatzea. Ohikoagoa da hizkuntza minorizatuetatik datozenen artean, bereari eutsi eta besterena ikasteko interes handiagoa dutelako. Ezin da beti horrela dela esan, baina joera soziologikoak dira”.