argia.eus
INPRIMATU
Bahea
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko urtarrilaren 07a

Berrian Ipar Euskal Herriko euskararen egoerari buruz egindako mahai-inguruan esanak:
Jakes Bortairu:
"Euskalgintzak egin du, proposatu du, tiratu du, konbentzitu ditu hautetsiak, eta instituzio batzuk jokoan sartu dira. Baina ez dezagun amets egin. Estatua eta goi arduradun politikoak ez ditugu konbentzitu. Momentu batean hizkuntzaren alorrean behartuak sentitu dira bestelako politika bat eramatera. Etengabeko sokatira izan da, eta izanen da".

 

Hur Gorostiaga: "Egoera soziolinguistikoa dagoen bezala, funtsezkoa da haurrak ahal bezain goiz hastea ikastoletan. Eta bertze muga bat badugu oraindik: eraikinen arazoa. Frantzian indarrean dagoen Falloux Legeak inposatzen digun muga, gu eskola laikoa izan arren. Hautetsiek aterabide bat atzeman beharko diote egoitzen arazoari".

 
 

Ione Josie: "Administrazioak bakarrik ezin du bere lana bururaino eraman, eta herri mugimenduak ere ez. Elkarren eskutik hartuz etor daiteke normalizazioa".