argia.eus
INPRIMATU
46tik 35 milioi eurora
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko urtarrilaren 07a
Gipuzkoako Foru Aldundiak 904 milioi euroko aurrekontua izango du 2010ean, iaz baino %1,01 gehiago. Sail batek baino gehiagok beherakada nozituko du, eta handiena, Kultura eta Euskara Departamentuak. 2009an 46 milioi euro izan ditu eskura eta 2010ean 35 milioi izango ditu, %24 gutxiago.