“Dut-en kasuan ez zen Yoko Onorik egon”

  • Dut, Anari, Zura, Dj Ura. Izen laburreko musikaria da Xabi, abizenez Strubell.
Xabi Strubell
Xabi StrubellDani Blanco

Deitura horrekin aitona Ataungoa duzu, seguru.


Koktel molotoff xamarrak gara gu. Ama Iruñekoa eta aita erbesteratu behar izan zen familia batekoa: katalana zuen ama eta ingelesa aita. Pentsa, abizena Austriatik dator!

Kontxo, hortik sortzen da euskal bossa nova!


Erronka pertsonala zen bossa euskaraz ematea eta oso modu naturalean sortu da. Euskara edozein estilotara molda daiteke eta “euskal bossa” egitea, “nafar jazzcoredrumandbassa” edota “xiberotar porrusaldateknohopa” egungo kultur aniztasunaren ondorioa dira.

Ura ardo bihurtzea baino mirari handiagoa da eta!


Gure musika oso ur-ardotua dago: bossa entzule zorrotzari rockeroegia irudituko zaio eta rock entzuleari agian goxoegia. Orain odolak eskatzen digu zer edo zer gogorragoa egitea.

Musikari batek esan berri du gurean ez dela aske sortzeko baldintzarik. Nahiko suelto ikusten zaitut nik.


Oro har euskal artistok ez daukagu gure sorkuntzaz bizibidea ateratzeko aukera. Eta horrek komertzialtasunaren zurrunbilotik askatzen gaitu. Hau da, Euskal Herrian norberak sentitzen dituen beharrei erantzuteko sortzen da. A, eta ni topera nabil fronte guztietan!


Aitortu hemen egia: Dut emakume batengatik hautsi zen.


Dut denborak hautsi zuen, adiskidetasunaren urruntzeak, nekeak, inkomunikazioak, Atxagaren big-bangak agian. Momentu batean soilik musika egiten genuen, eta nik lagunartean sortu nahi dut. Kasu honetan ez zen Yoko Onorik egon.

Kuraian ez zinen sartu Duteko beste biak bezala; pena, edo zarata handiegia ateratzen zuten?


Ez zitzaidan aukera planteatu, eta neure bidea hasia nuen. Gainera, ez dut oso gustuko punk-rocka.


Eta maitasunak Anarirekin bi disko iraun zuen.


Anarirekin maitasunak bere horretan dirau. Bidearen puska oso polita egin genuen elkarrekin eta gero bakoitzak berea jarraitu zuen. Itzela izan da ikustea, gertutik zein urrutiagotik, diskoz disko nola joan den handitzen.


Zurarekin ez zarete oraino erre.


Zura talde bat da, sortzen jarraitzeko lagunarte bat. Kantuan hasten gara, besta egiten dugu, elkar maite dugu pilo bat. Disko berri bat egin nahi dugu eta plazarik plaza abiatu. Ezin dut besterik eskatu!

Aizu, Bidasoalde horretan ez du inork lan egiten edo? Denak zarete musikariak!


Asko gara metro koadroko, bai. Musika entzun eta sortzeak mugimendu soziala eratu du: Hondarribian ez da egon gazte asanbladarik, baina musikak oso jende diferentea bildu du, Psilocybe elkartean. Irunen, Mosku plaza izan da topagunea. Eta musikariak onddo beltzak bezala hazi gara!

Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude